Alos Quarteten kontzertu pedagogikoa

Apirilak 26 ostegunean Kultur Etxean, 18:00etan.

Apirilaren 26an, ostegunean, Alos Quartet soka taldearen kontzertu pedagogikoa izango da Orioko Kultur Etxean, 18:00etan.

Kontzertu pedagogiko honetan hari igurtzizko instrumentuei buruz hitz egingo dute. Honelako instrumentuetan soinua nola sortzen den azaldu eta zenbait soinuren emisioa erakusten dute (arrunta, sordinarekin, sul ponticello, sul tasto, pizzicato…).

Hau komentatu ostean, familia honetako instrumentuen historian zehar ibilaldi bat proposatuko dute. Lehenik, antzina honelako zein instrumentu zeuden azalduko dute (arrabita, fidula, lira, nyckelharpa…).

Errenazimentuan berriz, bi familia garrantzitsu agertu ziren: viola da gambak eta biolinak. Berak bere kontzertu pedagogikoan azken honi erreparatuko diote bereziki. Alde batetik, familiako kideak aurkeztuko dute (biolina, biola, bolontxeloa, kontrabaxua). Bestetik, instrumentuaren atalak, hauek eraikitzeko zein material erabiltzen diren eta beraien eboluzio organologikoa azaltzen dute.

Azkenik, instrumentuei elektrizitatea nola erantsi zaien komentatuko eta erakutsiko dute.

Partaideak: Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Lorena Nu