Alzheimerrari buruzko informazioa banatuko du AFAGI elkarteak ostegunean

Ostegunean, irailak 18, informazioa banatzeko mahaia jarriko du plazan AFAGI elkarteak.

Mahaia Herriko Plazan jarriko da, osteguneko azokako beste postuen artean.

Alzheimerrarekiko elkartasuna erakusteko nazioarteko eguna

Irailaren 21ean egingo da mundu osoan alzheimer gaixotasuna dutenen aldeko nazioarteko eguna eta, hori dela-eta, jarduera-programa zabala antolatu du AFAGI elkarteak Gipuzkoan. Jarduera-programa horren barruan Gipuzkoako hainbat herritan mahaiak jarriko dira, informazioa zabaltzeko eta herritarren galderei erantzuna emateko.

Mahai horietako bat Orioko plazan jarriko dute irailaren 18an, 10:00etatik 14:00etara.