Ametsa gaztelekuaren azaroko jarduerak

Ametsa gaztelekuak publikatu berri du azaroan gaztetxo erabiltzaileekin batera antolatu dituen jardueren programa.

Azaroaren 7an hasiko dira ping-pong txapelketa batekin. 14an, berriz, bizkotxoak egiten ikasiko dute eta 22an pelikula bat ikusiko dute pantaila handian.

Azaroaren 27an, hilari bukaera emateko, Euskararen Eguna ospatuko dute.