Amnesty Internationalen hitzaldia Kultur Etxean

Ostegunean izango da, azaroak 11, 19:00etan hasita.

Datorren ostegunean, azaroak 11, Amnesty International erakundeko kide batek hitzaldia emango du Orioko Kultur Etxean.

Hitzaldian Amnesty Internationalek emakumearen alorrean egiten duen lana azalduko du, munduko hainbat tokitako adibideak emanez.

Amnesty Internationalek erakusketa dauka jarrita Kultur Etxeko areto nagusian gai beraren inguruan. Erakusketa zabalik izango da azaroaren 15a arte.