Photoshop ikastaroa euskaraz

Udaleko Euskara batzordeak antolatu du, Euskara Biziberritzeko Planaren barruan

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, Photoshop programa informatikoari buruzko ikastaroa izango da Orioko Ikastolako informatika gelan.

Informatikari buruzko ikastaroak gaztelaniaz eskaintzen dira normalean eskualde euskaldunenetan ere, eta horregatik, hutsune hori betetzeko, erabaki du Euskara batzordeak ikastaro hau antolatzea euskaraz.

Ikastaroa azaroaren 22an hasiko da eta abenduaren 23ra arte luzatuko da. Astean lau egunetan emango dira klaseak, bina orduz. Guztira, 30 ordukoa izango da.

Hamasei urtetik gorako edozein oriotarrek parte har dezake ikastaroan.

Izen ematea

Prezioa 50 eurokoa da eta izena Orioko Kultur Etxean eman behar da azaroaren 19a baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak deitu dezala 943 13 44 09 telefonora.