Anari abeslari azkoitiarrak kontzertua emango du kultur etxean azaroaren 21ean

Anari abeslari azkoitiarrak kontzertua emango du Orioko kultur etxean azaroaren 21ean, ostiralarekin,  22:30ean hasita.

Aurreneko aldiz Orion

Anarik 17 urte daramatza dagoeneko oholtza gainean abesten; baina ez du inoiz Orion horrelako kontzerturik eman. Bakarlari gisa hasi zuen bere musika-ibilaldia eta hainbat disko ditu grabatuta. Denboraldi batez talde handiago baten laguntzaz ere eman zituen kontzertuak; baina, azken aldian, berriro formatu txikiko emanaldiak egiten ditu, eta horrelakoa izango da Orion eskainiko duena ere. Berak bakarrik abestuko du, gitarraz lagunduta.

Gonbitak kultur etxean

Emanaldia doan izango da; baina, kultur etxeko plaza kopurua mugatua denez, 100 gonbita prestatu ditu Udalak eta, emanaldira sartzeko, beharrezkoa izango da gonbita aurkeztea. Pertsona bakoitzak bi gonbita jaso ditzake, aldez aurretik kultur etxean bertan eskatuta. Gonbitak gaur arratsaldean bertan hasiko dira banatzen.