Azken urteotan, behin baino gehiagotan izan dira luiziak Anibarko Portuko autobus-geltokiaren inguruan, N-634 errepidean, eta, arazo hori konpontzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak lanak egingo ditu, geltoki atzeko mendia egonkortzeko, aurrerantzean luizirik gehiago gerta ez dadin.
Lan horiek aste honetan hasiko dira eta 2015eko urtarrilaren bukaeran amaitzea aurreikusten du Aldundiak.
Errail bat itxiko da eta semaforoa jarri
Lanak egiten diren bitartean, errepideko errail bat itxiko da eta semaforo baten bidez erregulatuko da ibilgailuen pasaera.
Bestalde, geltokia tokiz mugituko da Orio aldera, obrak irauten duen bitartean. Lurrean margotuta egongo da geltokia non den, eta errepidean bertan geratuko da autobusa.