Hitzaldia kultur etxean izango da 19:00etan hasita. Udalak Korrika Kulturalaren barruan antolatu zuen hitzaldi hau apirilaren hasieran; baina bertan behera geratu zen, Anduren gaixoaldi bat zela eta.
Hitzaldiaren gaia honako hau izango da: Orio, euskara eta ni.
Andu Lertxundik Euskara 21 izeneko gogoeta prozesuan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren gonbiteari erantzunez eta, hori aitzakia hartuta, Orioko Udaleko Euskara batzordeak hitzaldia ematera gonbidatu du, euskarari buruz hitz egiteko.