Korrika Kulturalaren barruan eta Orioko Udalak antolatuta, Andu Lertxundik hitzaldia emango du apirilaren 1ean udaletxean, 19:00etan hasita.
Hitzaldiaren gaia honako hau izango da: Orio, euskara eta ni.
Andu Lertxundik Euskara 21 izeneko gogoeta prozesuan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren gonbiteari erantzunez eta, hori aitzakia hartuta, Orioko Udaleko Euskara batzordeak hitzaldia ematera gonbidatu du, euskarari buruz hitz egiteko.
Hitzaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan. Kultur etxean Musika Asteko kontzertuak daude aste osoan eta horregatik erabaki du Euskara batzordeak hitzaldia udaletxean egitea.