Ane Arruti abeslari zarauztarrak kontzertua emango du kultur etxean ekainaren 9an

Kontzertua ekainaren 9an izango da, ostiralarekin, eta 22:30ean hasiko da. Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan. Emanaldira joan nahi dutenek, hortaz, hobe dute garaiz eskuratu beren gonbita, gabe ez geratzeko.

Ane Arruti, ‘Arrutiko Intxaurrak’

‘Arrutiko Intxaurrak’ izenarekin aurkezten da jendaurrera Ane Arruti zarauztarra. Gitarra akustikoarekin kantatzen du eta badaramatza urte batzuk bere bidea egiten musikaren munduan.

Ane Arrutik bere kantak konposatzen ditu eta, horrez gain, euskal talde batzuen kanta ezagunen bertsioak ere egiten ditu. 2012an atera zuen sei kantuz osatutako maketa bat, hemen entzun daitekeena:

https://arrutikointxaurrak.bandcamp.com/