“Anfitriones” proiektua

?Anfitriones? proiektua: sektore turistikoari zuzendutako
?Cultura del Detalle? Prestakuntza Plana

Basquetour ? Turismoaren euskal agentziak, Eskualdeko Turismo Bulegoekin batera 2010. urtean garatuko den turismo sektorerako formakuntza proiektu bat martxan jarri du eta bere helburua, bezeroek somatzen duten kalitatea eta enpresa eta jomuga turistikoen lehiakortasun maila hobetzea da.

Euskadiko 2010 ? 2013 turismo arloko Marketing Planari lotutako ekimen bat da eta ?Anfitriones? Proiektuan oinarrituta dago. Proiektu hau ?Cultura del Detalle? prestakuntza planaren bitartez hedatzen da eta bere helburua profesional pribatu zein publikoaei zerbitzuaren kalitatea hobetzeko tresnak eskaintzea da.

Prestakuntza plana 10 ikastarok osatzen dute eta bi ataletan egitutatuta dago: zuzendariei / erdi mailako arduradunei zuzendutako ikastaroak eta bezeroekin harreman zuzena duten pertsonei zuzendutako ikastaroak. Pertsonen motibazioa, barne komunikazioa hobetzeko teknikak edota langileak jomuga turistikoaren preskibatzaile izan daitezen lortzea dira ikastaro hauen edukietako batzu. Basquetourrek ehuneko ehunean finantzatutako ikastaroak dira.

Interesa izan ezkero, Orioko ostatu, jatetxe eta dendek Orioko Turismo Bulegoarekin harremanetan jarri beharko duzue uztailaren 15a aurretik 943 830904 telefonora deituz edota turismo@gmail.com helbidera zuzenduz.