Itsasertzetako Zuzendaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzak duna-eremua zabalduko du Antilla hondartzan, argazkian ikusten den zonan. Dagoeneko jarri dituzte eremua mugatuko duten zurezko zutabeak eta laster hasiko dira landaketa egiten.
Hondarrari eusteko ahalegina
Zuzendaritzak 2011n sortu zuen duna-eremua, lehenbiziko aldiz, Orioko antilla hondartzaren mendebaldean helburu nagusi honekin: hondartzari eustea eta hondarraren galera gutxitzea.
Artean dunak kontsolidatu gabe zeudela, 2013ko otsaileko itsas denboralea gertatu zen eta hark desegin egin zuen guztiz hasierako duna-eremu hura. Hala ere, 2013an bertan berregin zituzten dunak eta gaur egun kontsolidatzen ari da eremu hori. Gutxi gorabehera 5 urte behar dira duna-eremu bat kontsolidatzeko eta, denbora hori oraindik pasatu ez bada ere, nahiko indartuta dago Antilla hondartzakoa. Horregatik, Itsasertzetako Zuzendaritzak duna-eremua ekialdera zabaltzea erabaki du, argazkian gorriz markatuta dagoen eremua hartuz (25 metroko luzeran, gutxi gorabehera).
Erantsitako argazkian ondo ikusten da nola eusten dion duna-eremuak hondarrari.