Antxon Mendizabalen erakusketa kultur etxean: Itsas Marruma

Antxon Mendizabalek pintura eta eskultura lanak erakutsiko ditu kultur etxeko areto nagusian martxoaren 5etik 17ra.

Antxon Mendizabal donostiarra da izatez; baina Orion bizi da orain dela urte batzuk. Pintatzeaz gain, egurra lantzen du eta kultur etxean bi eratako lanak erakutsiko ditu.

Guztira, paretean zintzilikatutako hogei bat koadro dira erakutsiko dituenak eta, horrekin batera, hainbat eskultura lan ere jarriko ditu aretoaren erdian. Koadroen artean gehienak olio lanak dira; baina zurez egindako tallak ere badaude.

Lan guztiek itsasoarekin lotura dute eta horregatik jarri dio erakusketari Itsas Marruma izena.

Egunak eta orduak

Erakusketa zabalik izango da martxoaren 5etik 17ra bitartean eta honako orduetan bisitatu ahal izango da: 11:00etatik 13:00etara, goizez; eta 17:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Astelehenetik larunbatera goiz eta arratsaldez irekiko da eta igandean, berriz, goizez besterik ez.