Antzerki tailerra antolatu du Udaleko Euskara batzordeak

Patxi Santamaria aktore zarauztarrak emango du.

Zer da antzerki tailerra?

Zer da antzerki tailerra?

Antzerki tailerra antzerkia egiten ikasteko leku bat da. Tailerrean antzezlanarekin zerikusia duten alor asko lantzen dira: gorputz adierazpena, ahotsa, adierazkortasuna, keinuen garrantzia? Adin guztietako jendeak hartzen du parte, irakasle baten esanetara.

Nork antolatu du Orioko tailerra?

Udaleko Euskara batzordeak antolatu du, Euskara Biziberritzeko Planaren barruan.

Nork parte har dezake?

Hamasei urtetik gorako edozeinek.

Zenbat balioko du?

Urte osoko matrikula, 150 euro.

Noiz-nola egingo da?

Ikastaroa azaroan hasi eta maiatzean bukatuko da. Astean bi ordu emango dira, oraindik erabaki gabeko egunean. Ordutegia, hasiera batean, hau izango da: 19:00etatik 21:00etara.

Taldea osatzeko, 10 bat lagun behar dira gutxienez. Taldea osatzeko adina jende apuntatzen ez bada, bertan behera geratuko da egitasmoa.

Nor da irakaslea?

Patxi Santamaria aktorea izango da irakaslea. Patxi zarauztarra da eta eskarmentu handia du antzerki munduan.

Nola eman izena?

Antzerkiaren mundua gustatzen bazaizu eta tailer honetan parte hartu nahi baduzu, Kultur Etxean eman behar duzu izena azaroaren 10a baino lehen. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 943 13 44 09 telefonora.