Apirilaren 28an bukatuko da zirkulazio zerga borondatez ordaintzeko epea

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoan ireki zen eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 28ra arte izango da zabalik.

Beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.

Hondartzan aparkatzeko pegatinak

Zergaren ordainketa helbideratuta daukaten herritarrek, urtero bezala, etxean jasoko dute pegatina, udan hondartza inguruan aparkatzeko aukera emango diena.

Zergaren ordainketa helbideratuta ez daukatenek, berriz, ordaintzeko abisua jaso dute etxean dagoeneko. Ordainketa banketxean edota aurrezki kutxan egin behar dute eta, ondoren, udaletxera etorri pegatina jasotzera. Udalarekin zorren bat duten herritarrek ez dute pegatina jasotzerik izango.

Pegatinak banatzen maiatzaren bukaeran hasiko da Udala.