Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoan ireki zen eta apirilaren 30era arte izango da zabalik zerga hori ordaintzeko borondatezko epea.
Zergaren ordainketa helbideratuta ez daukatenek ordaintzeko abisua jasoko dute etxean. Ordainketa banketxean edota aurrezki kutxan egin behar dute eta, ondoren, udaletxera ekarri behar dute agiria, ibilgailurako pegatina jasotzeko.
Ordainketa helbideratuta daukatenek, berriz, etxean jasoko dute pegatina.