Apirilaren 30ean bukatuko da zirkulazio zerga borondatez ordaintzeko epea

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoan ireki zen eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 30era arte izango da zabalik.

Zergaren ordainketa helbideratuta ez daukatenek ordaintzeko abisua jaso dute etxean. Ordainketa banketxean edota aurrezki kutxan egin behar dute, ibilgailurako pegatina jasotzeko. Pegatinak banatzen maiatzaren bukaeran hasiko da Udala.

Ordainketa helbideratuta daukatenek, etxean jasoko dute pegatina.