Aurten aurreneko aldiz, e-book baten zozketa egin du udal liburutegiak erabiltzaileen artean. Martxoaren 23tik apirilaren 23ra liburutegian libururen bat hartu duten pertsona heldu guztiek izan dute aukera zozketan parte hartzeko.
Ekimenaren helburua liburutegiak eskaintzen duen zerbitzua ezagutaraztea da eta herritarrak animatzea erabil dezaten.
Apirilaren 23an egin zen zozketa, Liburuaren Egunarekin batera, eta Olatz Sanchez Sarasua izan da irabazlea. Nahi adina liburu irakurtzeko aukera emango dion e-book bat jaso du dagoeneko. Zorionak.