Arcachonerako bidaia antolatu du Ametsa gaztelekuak

Arcachoneko Aqualand ur parkera egingo du irteera gaztelekuak, urtero bezala, DBHko gazteekin.

Irteera abuztuaren 6an izango da, asteartearekin.

IZEN-EMATEA

Uztailaren 18 eta 19an eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek. Izena emateko, Ametsa gaztelekura bertara jo behar da. Irteeraren prezioa 20 eurokoa da.

Bi baldintza bakarrik daude parte hartzeko: DBHko, edo hortik gorako, ikasle izatea eta ondo igeri egiten jakitea.

Pasaporterik ez dutenek, kanpora joateko baimen-agiria behar dute (Ametsa gaztelekuak berak gestionatuko du hori).