Eskolaumeen literatur lehiaketak 16. edizioa bete du aurten. Aurtengo edizioko lanik onenak biltzen dituen liburua argitaratu du Udalak eta edozeinek eskura dezake udaletxean.
Liburua herriko buzoi guztietara banatuko da aste honetan eta, beraz, etxe guztietara iritsiko da. Norbaitek, hala ere, beste libururen bat eskuratu nahi badu, udaletxean eskatu besterik ez dauka.
Liburuan ia 80 haur oriotarren ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dira, ikasketa maila bakoitzeko onenak. Maila bakoitzean bi ipuin, bi olerki eta lau marrazkirik onenak aukeratu ditu epaimahaiak. Herriko ia haur guztiek parte hartu dute lehiaketan.
Zigor Etxaniz gazte oriotarrak idatzi du liburuaren hitzaurrea.