Arau Subsidiario berrien planoak ikusgai kultur etxean

Uztailaren bukaera arte izango dira ikusgai planoak kultur etxeko areto nagusian.

Udalak Arau Subsidiario berrien Aurrerakinaren planoak erakusgai jarri ditu, herritarren ohar eta sujerentziak jasotzeko. Uztail osoan izango dira ikusgai kultur etxean. Norbaitek, hala ere, informazio zehatzagoa nahi badu edo zerbait kontsultatu edo galdetu nahi badu, Udaleko bulego teknikora jo behar du honako egun eta orduetan: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30etara, han edukiko baitute espediente osoa.

Kultur etxeko erakusketa zabalik izango da honako orduetan: 09:00etatik 15:00etara.