Otsail hasieratik Aitzpea Lazkano da Orioko Udaleko Gertutasuna, Gizabalioak eta Herri antolaketa departamentuko arkitekto berria. Plaza hau berez Pilar Azurmendi da baina Gipuzkoako Aldundiko Ondarea departamentu buru egin dutenez Oriora itzuli arte Aitzpea Lazkanok ordezkatuko du.
Hemendik aurrera Aitzpea Lazkanok biztanleei eskainiko dien jende aurreko arreta zerbitzuaren ordutegia asteartetan izango da 9:00tatik 14:00 bitarte.
Aitzpea Lazkano arkitektoa donostiarra dugu eta seme baten ama da. Isuuru arkitektuak izena duen estudioko kide da. Estudio honek izan ere Donostiako Udalerako hainbat lan egin ditu eta beste hainbat garatzen ari dira, besteak beste, Aieteko Jauregiaren eraberritzea eta bertako Kultur Etxe berria edo Riberas de Loiola auzo berriko Jesus Mari Alkain plaza berria ere beraiek diseinatua da.
Arkitektu gazte hau gogor eta ilusio handiz hasi da dagoeneko lanean Orioko Udalean. Jon Redondo Alkatearekin hirigintzari dagozkion hainbat gai jorratzen eta konpontzen gogotsu dabil.