Arkupe elkarteak puzgarriak jarriko ditu apirilaren 12an eta 13an

Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak antolatu du jarduera, Orioko Udalaren laguntzarekin.

Puzgarriak bi egunetan jarriko ditu Arkupek: apirilaren 12an eta 13an, ostegun eta ostiralarekin.

Eguraldi ona eginez gero, Ikastola aurreko plazan jarriko dira puzgarriak eta, txarra eginez gero, berriz, kiroldegiaren barruan.

Ordutegia honako hau izango da bi egunetan: 10:30etik 13:30era, goizez; eta 16:30etik 19:30era, arratsaldez.

Tiketak

Puzgarrietan ibiltzeko tiketak doan banatuko dituzte, aldez aurretik, Arkupe elkarteko establezimenduetan. Bestela, erosi egin beharko dira, tokian bertan, bakoitza 0,30 euroko prezioan.