Udalak Arrantzale kaleko hiru zebrabide altxatzeko lanak hasi ditu aste honetan, irisgarritasuna hobetzeko hartutako konpromisoaren barruan. Orain arte, espaloia errepidearen mailara jaitsita zegoen eta horrek trabak sortzen zizkien gurpildun aulkian dabiltzanei eta ume-kotxearekin doazenei, errepidea gurutzatzeko koska pasatu behar zutelako.
Zebrabideak espaloiaren altueran jarriko ditu orain Udalak, traba hori kentzeko eta oinezko erabiltzaileentzat erosoago izateko.
Zebrabideak altxatzeko lanek bi aste inguru iraungo dute. Beraz, hurrengo astean bukatuko direla aurreikusten du Udalak eta, ondoren, asfaltatzea geratuko da. Lan horiek egiten diren bitartean, baliteke bide-mozketa txikiak egin behar izatea tarteka (3 ordu ingurukoak). Momentu horietan, segurtasuna bermatzeko, udaltzainak arituko dira trafikoa bideratzen.
Hurrengo astean tirolinaren parkearen ondoko pasabidea konpontzeko lanak ere hasiko dira.
Barkatu eragozpenak.