Artisau azokan parte hartzeko zerrenda Kultur Etxean ireki da dagoeneko

Maiatzaren 13an igandea artisau azoka antolatuko da urtero bezala Orioko hainbat kaletan.

Herriko elkarte edo artisauek izena emateko aukera dute. Izena emateko epea martxoaren 23tik apirilaren 20ra izango da eta kultur etxean ezarri den zerrendan apuntatu beharra dago.

Herriko elkarte eta artisauak festa honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.