Asteartean egingo da Korrika Txikia

Apirilaren 4an egingo da Orion Korrika Txikia, asteartearekin, eta bertan parte hartuko dute herriko bi eskoletako haur, guraso eta irakasleek.

15:00etan hasiko da Hondartza inguruan eta, herrian barrena ibilbide bat egin ondoren, Herriko Plazan bukatuko da, 15:30ak aldera.

Aurrena DBHko ikasleek hartuko dute lekukoa eta azken metroak, berriz, Haur Hezkuntzako txikitxoek egingo dituzte. Ondoren, lekukoaren barruko mezua irakurriko dute plazan, bertso batzuk kantatuko dituzte eta musika eta jai-giroa izango da.

Ekitaldia Zaragueta eskolak eta Herri Ikastolak antolatu dute, Korrika Kulturalaren barruan.

Gauean, Korrika handia

Gauean, berriz, Korrika pasatuko da Oriotik. 00:40ak aldera hartuko dute lekukoa oriotarrek Aginagako Mapil inguruan eta, txandaka-txandaka, Xuai gaineraino eramango dute, han zarauztarrei emateko. Orioko plazatik 01:00ak aldera pasatuko da Korrika.