Asteazken eguerdian aurkeztuko da udal kanpinean asteburuan Orion jokatuko den bandera

Bisiguaren festaren egitarauaren barruan bi estropada jokatuko dira aurten, iaz bezala: bata TKE ligakoa, larunbatean; eta bestea, KAE ligakoa, igandean. Biak arratsaldez izango dira.

Asteazkenean, uztailak 15, egingo da bi estropada horien aurkezpen publikoa Orioko kanpinean, 12:00etan hasita.

Argazkia: Iazko estropada (Joxemari Olasagasti).