Eskolaumeen literatur lehiaketan saritutako lanak argitaratu ditu Udalak

Udaleko Euskara batzordeak urtero antolatzen du literatur lehiaketa bat herriko eskolaumeen artean idazteko zaletasuna suspertzeko. Horrekin batera, marrazki lehiaketa ere egiten da eta bi lehiaketa horietan saritutako lanak argitaratu egiten ditu Udalak liburu batean. Aurtengo liburua San Pedro egunean banatu zien Udalak lehiaketaren irabazleei, sariak banatzeko ekitaldia egin zenean; orain herritarren eskura jarri du, doan, udaletxean eta herriko liburutegian.

Liburuaren azaleko marrazkia Beñat Urangak egin du eta hitzaurrea Elisabeth Huegunek idatzi du. LH3tik DBH4ra bitarteko haur eta gaztetxoen lan sarituak biltzen ditu liburuak.

PDF formatuan ere eskura daiteke, hemendik deskargatuta:

Eskolaumeen literatur lehiaketa 2015 (PDF)