Asteazken eguerdian aurkeztuko dira plazan apirilaren 4ko nazioarteko estropadak

Orioko Arraunketa Elkarteak aurten 50 urte bete dituela-eta, nazioarteko estropadak antolatu ditu apirilaren 4an, ‘Babyauto sari nagusia’ izenarekin. Horren aurkezpen publikoa asteazkenean izango da, martxoak 25, 12:00etan hasita, Orioko Herriko Plazan.

Jendaurreko aurkezpen-prentsaurreko horretan emango dira estropadaren xehetasun guztiak: parte-hartzaileak, ordutegiak, egun osoko egitaraua…

Herritarrak eta komunikabideak gonbidatuta daude parte hartzera.

Parte-hartzaileak

Aurkezpen-prentsaurrekoan honako lagunek hartuko dute parte:

  • Ibon Huegun, Orioko Arraunketa Elkarteko presidentea.
  • Beñat Solaberrieta, Orioko alkatea.
  • Asier Sarriegi, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendaria.
  • Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria.
  • Ibon Maza, Babyauto enpresaren ordezkaria.
  • Migel Anjel Millares, Orioko mutilen zortzikoaren entrenatzailea.
  • Iñaki Arostegi, Orioko Arraunketa Elkarteko idazkaria.