Asteazkenean errezibimendua egingo zaie lemazain gabeko laukoan munduko txapelketa irabazi duten Orioko Arraunketa Elkarteko bi arraunlariei

Ander Zabala Artetxek (ezkerrean) eta Imanol Garmendia Maizek (eskuinean) Munduko Txapelketa irabazi berri dute Varesen (Italia) 23 urte azpiko pisu arinetako kategorian, lemazain gabeko laukoan.

Estropada igandean jokatu zen, uztailak 27. Zehaztasunak eta argazkiak hemen ikus daitezke:

www.worldrowing.com

Errezibimendua asteazkenean

Udalak eta Arraunketa Elkarteak errezibimendua antolatu dute asteazkenerako, arratsaldeko 19:00etan, bi arraunlariek herritarren omena jaso dezaten.