Asteazkenean hitzaldia antolatu du Herrio taldeak

Maiatza naturan programaren barruan, hitzaldia antolatu du Herrio natur taldeak datorren asteazkenean, maiatzak 6.

Hitzaldiaren gaia honako hau izango da: Biodibertsitatearen kontserbazioa nola integratu Udalaren gestioan. Alonsotegiko kasua.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da kultur etxeko areto nagusian.

Hizlaria Oreina Orrantia izango da.

Herriok dei egin die herriko naturzale guztiei, hitzaldira azaltzeko eta Alonsotegiko esperientzia interesgarriaren berri jakiteko.

Maiatzean asteazkenero antolatuko ditu Herriok hitzaldiak.