Asteazkenean informazioa emateko saio bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, HAZILAN proiektuari buruz

Hazilan proiektuaren seigarren edizioari begira, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du. Bilera asteazkenean izango da, uztailaren 18an, goizeko 10:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute.

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, TALENTU IHESA fasea, Kudeaketa Sistemak espezialitatean. Kudeaketa Sistemen eduki eta tresnak landu ondoren, eskualdeko enpresa eta elkarteentzat proiektuak garatuko dituzte ikasitakoa praktikan jartzeko. Xehetasun guztiak Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri:

http://www.urolakosta.eus/eu/hazilan-programa

Argibideak eta izen ematea: uztailaren 9tik 27ra.

Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen wegunean: www.urolakosta.eus

Argibideak jasotzeko

Informazio saioa

Informazio-saio bat egingo dugu interesa duten gazte kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:

  • Eguna eta ordua: uztailak 18, 10:00etan
  • Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)