Udalak aldatu egin ditu bi lanpostu betetzeko deialdien oinarriak: udal kanpineko zuzendariarena eta turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako teknikariarena

Udalak hainbat aldaketa egin ditu bi lanpostu hauek betetzeko deialdien oinarrietan:

Udal kanpineko zuzendariaren lanpostuaren deialdiari egindako aldaketak (2018ko uztailaren 16ko GAO).

Turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako teknikariaren lanpostuaren deialdiari egindako aldaketak (2018ko uztailaren 16ko GAO).

Eskabideak aurkezteko azken eguna

Aldaketa horien ondorioz, Udalak berriro zabaldu du epea deialdi horietan parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko.

Interesatuek abuztuaren 14a arte dute epea zabalik (egun hori barne).

OHAR GARRANTZIZKOA: Eskabidea lehen aurkeztu zutenek ez dute berriro aurkeztu beharrik beren egoeran aldaketarik izan ez bada.