Ostegun honetan, ekainak 23, Patxi Oliden Danbolin zenari omenaldia egitekoak ziren hondartzan. Orioko Surf Taldeak eta Orioko Udalak elkarlanean antolatu dute ekitaldia, eta surf-taldeak hondartzan duen lokalaren kanpoaldean Danbolin-en omenezko bi mural jarriko dituzte.
Eguraldi kaskarra iragarrita dago, ordea, egun horretarako, eta ekitaldia uztailaren 1era atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. 20:00etan izango da, surf-taldearen lokalaren kanpoaldean eta, ondoren, luncha emango zaie bertaratuei.
Orioko Surf Taldeak eta Udalak ekitaldira bertaratzeko gonbita egiten diete herritarrei, Patxi Oliden Danbolin omendu eta uda ospakizun-giroan hasteko.