Estropadak, stock azoka, parrilladak eta rock kontzertuak izango dira, abuztuko azken asteburuan.
Datorren astebururako, larunbata 28 eta igandea 29, Udalak ekitaldi ugari antolatu ditu Orion jaiaz gozatzeko.
Egitaraua:
Abuztuak 28, larunbata:
Ikastola pareko plazan, Arkupek antolatuta eta Udalaren laguntzaz:
- 2.stock azoka (10:00-20:30).
- Haurrentzako puzgarriak (egun osoan zehar).
- Talogileak (egun osoan zehar).
- Azkaiter Pelox & the Road banden kontzertua(19:30).
Itxasoan:
- TKE Ligako Estropadak. 13. Inmobiliaria de Orio Ikurrina (16:30).
Herriko Plazan:
- Hegaluzea parrillan 1,50 ? (eguerdi partean).
- Egun osoan zehar Oria txarangak kaleak alaituko ditu.
Abuztuak 29, igandea, Arkupek antolatuta eta udalaren laguntzaz:
Ikastola pareko plazan:
- 2.stock azoka (10:00-20:30).
- Haurrentzako puzgarriak (egun osoan zehar).
- Oria txaranga kalez kale (goizean zehar).
- Sardinak, piperrak eta sagardoa 2 eurotan (eguerdian).
- Erromeria: Disko-biran (17:00etatik aurrera).