Udaleko Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Festetako batzordeak antolatutako idazkera lantzeko ikastaroan izena emateko epea datorren astelehenean bukatuko da, otsailaren 27an.
Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak:
NON
Orioko kultur etxean.
NOIZ
Martxotik ekainera. Astelehen edo astearte arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara. Guztira, 15 saio, hiruna ordukoak.
HELBURUAK
? Idazten ikasiz, euskara eguneratu eta sakontzea.
? Euskaltzaindiak emandako azken arauen berri jasotzea.
? Informazioa modu zuzen eta koherentean adierazteko oinarrizko kontzeptuak ikastea.
NORENTZAT
Euskara maila ona izanda, ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia edo gogoa duen edozeinentzat: herriko taldeetan dabiltzanak, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleak, irakasleak, kazetariak, administrazioko langileak?
IRAKASLEA
I