Astelehenean hasiko dira banatzen Anariren kantaldirako sarrerak

Abenduko kultur programaren barruan, Anari abeslari azkoitiarraren kantaldia izango da abenduaren 26an, 19:00etan, Karela kiroldegian.

Kantaldirako sarrerak 10 eurotan salduko dira kultur etxean astelehen arratsaldetik aurrera.

Gogoan izan aforoa mugatuta dagoela kiroldegian (220 lagun) eta, beraz, garaiz ibiltzea komeni da, txartelak eskuratzeko.

Informazio gehiago

Anari abeslaria