«Urpekakariak» bertso-antzerkia izango da abenduaren 22an

Abenduko kultur programaren barruan, haurrentzako bertso-antzerkia izango da abenduaren 22an, 17:00etan, Arraunetxeko aretoan.

Haurrentzako bertso-antzerkia doan izango da, baina aldez aurretik hartu behar dira gonbitak kultur etxean, astelehen arratsaldetik aurrera.

Gogoan izan aforoa mugatuta dagoela Arraunetxen (70 lagun) eta, beraz, garaiz ibiltzea komeni da, txartelak eskuratzeko.

Informazio gehiago

«Urpekakariak» bertso-antzerkia