Ate irekietako astea izango da hau ludotekan

Ludoteka zerbitzua jarriko du martxan Udalak laster eta, jendearen artean ezagutzera emateko, ate irekietako astea izendatu du urriaren 26tik 31ra bitartekoa.

Egun horietan ludoteka bisitatzeko aukera izango dute herritarrek 17:00etatik 19:30era. Instalazioak ikusteaz gain, aukera izango dute zalantzak argitzeko eta informazioa eskatzeko: zerbitzuaren ezaugarriak, prezioak, egutegi eta ordutegiak…

Ludoteka Udalaren zerbitzu bat da eta Txurrumuski elkarteak gestionatuko du, berak irabazi zuelako lehiaketa publikoa. Haur Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 4. maila arteko haurrek erabili ahal izango dute. Gune hezitzaile bat izango da, jolas librean aritzeko aukeraz gain, dinamizatutako jolas antolatuak ere eskainiko dituena.