Ate irekietako eguna izango da haurreskolan datorren asteartean, urtarrileko matrikulazio-aldiaren barruan

Datorren urtarrilaren 12an, asteartearekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea urtarrilaren 11tik 15era, biak barne

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 11n zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 15a arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat (7 plaza daude libre) eta bai 1-2 bitartekoentzat (3 plaza daude libre).

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 8:30-11:00, eta arratsaldez, 13:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625; edo helbide elektroniko honetara idatzita: mariamaestra.orio@haurreskolak.eus.