Ate irekietako eguna izango da haurreskolan datorren asteazkenean, maiatzeko matrikulazio-aldiari begira

Datorren apirilaren 29an, asteazkenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-orduak goiz eta arratsaldez izango dira, 9:30etik 11:00etara eta 13:00etatik 14:30era.

Izena emateko epea maiatzaren 4tik 13ra, biak barne

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren maiatzaren 4an zabalduko da eta irekita egongo da maiatzaren 13a arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak irailetik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.