Aurtengo artisautza azoka datorren igandean egingo da, maiatzaren 3an. Goiz eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 19:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, gozokiak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak, hortxata…
Postu guztiak Herriko Plazan jarriko dira.
Goizean Kataluniatik etorritako erraldoiak ibiliko dira kalez kale, musikaz lagunduta.