Ate irekietako eguna izango da haurreskolan urtarrilaren 8an, urtarrileko matrikulazio-aldiaren barruan

Datorren urtarrilaren 8an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea urtarrilaren 8tik 12ra, biak barne

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 8an zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 12ra arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Plaza libre gutxi

Momentu honetan lau plaza libre baizik ez ditu haurreskolak. Azken urteotan ez da egon plaza lortzeko arazorik haurreskolan; baina aurten haur asko matrikulatu da eta nahiko beteta dago.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 8:30-11:00, eta arratsaldez, 13:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625; edo helbide elektroniko honetara idatzita: mariamaestra.orio@haurreskolak.eus.