Udalak deialdia egin zuen uztailaren hasieran, futbol zelaiaren azpiko 52 garaje itxi errentan emateko.
Deialdi horretan parte hartzeko epea pasa da dagoeneko; baina oraindik geratzen dira garajeak, errentan hartzeko.
Beraz, garaje horietako bat errentan hartu nahi duten herritarrek aukera daukate oraindik eta, horretarako, udaletxera jo eta bulego teknikoan galdetu besterik ez dute.
Garajeen ezaugarriak
Garaje guztiak itxiak dira, 16,50 metro karratuko azalera dutenak, gutxi gorabehera. Alokairuaren prezioa 70 eurokoa izango da hileko (BEZa barne). Komunitate gastuak kanpo daude. Kontratuak urte beteko iraupena izango du, luzatzeko aukerarekin.
Baldintzak
Garaje horietako bat errentan hartu ahal izateko, bi baldintza hauek bete behar dira: oriotarra izatea edo Orion lan egitea eta udalarekin zorrik ez izatea.