Aurtengo Kultur Aniztasunaren Jaia antolatzeko bilera

Aurtengo Kultur Aniztasunaren Jaia antolatzeko bilera izango da udaletxean martxoaren 1ean, astelehenarekin.

Bilera udaletxeko teilatu azpiko gelan egingo da, 19:00etan hasita, eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude aurtengo jaiaren antolaketan laguntzeko prest dauden guztiak.

Jai arrakastatsua

Iaz antolatu zen aurreneko aldiz Kultur Aniztasunaren Jaia. Udaleko Euskara batzordeak egin zuen deialdia eta antolaketan jende askok parte hartu zuen, bai oriotarrak eta bai etorriberriak.

Iazko jaia oso arrakastatsua izan zen, antolatzaileen iritziz, eta, hortaz, aurten berriro egitea erabaki zuten.

Astelehenekoa izango da aurtengo jaia antolatzeko lehendabiziko bilera.