Udaltzaingoaren Oharra

Orio Haiti elkartasun eguna

Orio-Haiti elkartasun eguna dela-eta, KAIA Kalea (Moila) itxi egingo da ibilgailuentzat otsailaren 27ko 08:00etatik 20:00ak arte.

Hori dela-eta, honako aldaketak egingo ditugu:

-Ibilgailuak beti bezala HERRIKO PLAZATIK barrena sartuko dira herrira.

-Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Herritarrei, kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen diegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.