Aurtengo literatur lehiaketako liburua Kultur Etxean eskura daiteke doan

Eskolaumeen 18. literatur eta marrazki lehiaketako lanik onenak biltzen dituen liburua Kultur Etxean eskura dezake interesa duenak.

Liburuak lehiaketa honetara aurkeztutako ipuin, olerki eta marrazki onenak biltzen ditu. Hamar mailatako lanak daude liburuan: LHko seiak eta DBHko lauak, eta maila bakoitzean bi ipuin, bi olerki eta lau marrazki aukeratu dira.

Iaz bezala, Udalak doan banatuko ditu liburuak, baina jaso nahi dutenek Kultur Etxera jo beharko dute, eta han eskatu.