Laster zuen buzoietan Orioko plaza aldizkaria eta Bisigua Orio Estilora diptikoa.
Orioko Plaza aldizkarian txertatuta agertuko da sanpedroetako aurtengo egitaraua, eta batera ekarriko du, musika eskolan izena emateko matrikulazio orria ere.
Aparteko diptiko batean agertuko da Bisiguaren egitaraua, aurten uztailaren 15etik 18ra antolatu dena. Txarteldegia Orioko herritarrontzat espresuki lehenago zabaltzea erabaki da.
Bost otorduetako bat dastatu nahi izanez gero, uztailaren 2a bitartean txartelak erosteko aukera izango du oriotar orok.
Erreserbak 943 830904 telefono zenbakian egin behar dira, 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte (larunbata eta igandea barne). Txartel bakoitzak 45 euroko prezioa du.