AUTO KLASIKOEN III. ERAKUSKETA

Igande honetan, hilak 30, Auto Klasikoen III. Erakusketa Ospatuko da.

11:00etan elkartuko dira hondartzan automobilak eta, ondoren, herrian barrena ibiliko dira. Segidan, ikastola ondoko plazan elkartuko dira eta bertan izango dira ikusgai 14:00ak arte.

Bazkaltzeko garaian, eta arratsaldeko seiak arte, hondartzako aparkalekuan ikusi ahal izango dira.

Guztira, 50 auto klasikok parte hartuko dute,marka askotakoak, Alpine, Seat 600, MG, Mercedes, Morris…