Orioko Xaltxerak taldeak, Emakumearen Egunaren inguruko ekitaldien artean, autodefentsa ikastaroa antolatu du martxoaren 14rako.
Ikastaroa goiz eta arratsaldez emango da Karela kiroldegian (11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara).
Izena emateko, kiroldegira joan behar da martxoaren 13a baino lehen.
Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da eta egunean bertan ordaindu behar da.